Donostia Zinemaldia 2020 Azkuna Zentroan

Donostia Zinemaldia 2020 Azkuna Zentroan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Azkuna Zentroa

Non

Golem Alhóndiga

Noiz

28/09/2020-etik 04/10/2020-era

Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan parte hartutako eta Estatuan ikusi gabeko filmen sorta bat proiektatuko du Azkuna Zentroak bere zinema- eta ikus-entzunezko programaren barruan. Urteroko hitzordu hau irailaren 28an hasiko da aurten, astelehenarekin, eta urriaren 4ra arte iraungo du (igandea). Donostia Zinemaldiaren programazio-parrila handiaren lagin txiki bat izango da, eta Atal Ofizialean, New Directors, Perlak eta Zabaltegi sekzioetan aurkeztutako lan batzuk izango ditu ikusgai. Gai, jatorri eta sari desberdinak dituzten zazpi film Bilbora etorriko dira Azkuna Zentroko Donostia Zinemaldiaren asterako, eta Zentroan orain dagoen zinema-programarekin batera erakutsiko dira. Oraingo programak dimentsio historikoa -Zinematekan- eta ikus-entzunezko ekoizpen garaikidea eta nazioartekoa hartzen ditu kontuan. Irailaren 28an, 19:30ean
Filmea: Akelarre
Iraupena: 90'
Saila: Ofiziala
Zuzendaria: Pablo Agüero
Espainia- Frantzia- ArgentinaIrailaren 29an, 19:30ean
Filmea: Été 85 / Summer of 85
Iraupena: 100'
Saila: Ofiziala
Zuzendaria: François Ozon
FranciaIrailaren 30ean, 19:30ean
Filmea: El agente topo / The mole agent
Iraupena: 84'
Saila: Perlak
Zuzendaria: Maite Alberdi
ChileUrriaren 1ean, 19:30ean
Filmea: Herself
Iraupena: 97'
Saila: Perlak
Zuzendaria: Phyllida Lloyd
IrlandaUrriaren 2an, 19:30ean
Filmea: Rizi / Days
Iraupena: 127'
Saila: Zabaltegi-Tabakalera
Zuzendaria: Tsai Ming-Liang
TaiwanUrriaren 3an, 19:30etan
Filmea: Las mil y una
Iraupena: 120'
Saila: Horizontes Latinos
Zuzendaria: Clasira Navas
Argentina - AlemaniaUrriaren 4an, 19:30ean
Filmea: Ane
Iraupena: 120'
Saila: New Directors
Zuzendaria: David Pérez Sañudo
Espainia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak