Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak indarrean gaurtik

Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak indarrean gaurtik
Covid19ari aurre egiteko astelehenean onarturiko neurri berriak gaurtik indarrean ditu Eusko Jaurlaritzak. 100. 000 biztanleko 500etik beherako intzidentzia duen Usurbili dagokionean, orohar orain arteko neurriei eutsiko zaie, eta debekatuak zeuden zenbait egitasmo berriz martxan jartzeko aukera izango da; Eskola Kirola edota dantza taldeen entseguak baimenduak baitaude asteazken honetatik aurrera.