"El funeral"

"El funeral"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

redteatrosnavarra.com

Non

Francisco Arbeloa EP eta DBH Reynoko Areto Nagusia

Noiz

08/03/2020

Musikari buhameen talde batek publikoa gonbidatzen du beren aitona Dimitriren hiletara; trama sinplea da, baina egoera sinesgaitzez beteriko nahaspila bihurtuko da. Pertsonaia txundigarriei, musika-birtuosismoari eta publikoarekiko elkarrekintzari esker, hileta hau festa ahaztezin bilakatuko da. Musika eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi paregabe eta originala da, publiko guztiei zuzendua; bertan, dibertsioak eta ikuskizunak bat egingo dute, sorpresaz eta umorez beteriko tarte ahaztezina igaro dezagun. Denboraldi bat egin du Madrilgo Gran Vían: jaialdi oso garrantzitsuetan izan da (Edinburgo, Aurillac, Habana, Kiev, Boliviako Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Mexikoko Festival de la Vida y Muerte jaialdia), eta bira nazional eta nazioarteko ugari egin ditu. Aragoiko Teatro Che y Moche konpainiak 22 urte bete ditu. Ibilbide horretan, diziplina anitzeko ikuskizunak egin ditu, ikusleengandik gertukoak, eta bere zigilu propioa sortu du erritmoari, umoreari eta kontatzeko moduari dagokienez. - ZUZENDARITZA: Joaquín Murillo.
- ANTZEZLEAK: Tereza Polyvka, Kike Lera / David Ardid, Joaquín Murillo, Fran Gazol/ David Sánchez.
- ARGI DISEINUA: Tatoño.
- JANTZI DISEINUA ETA ESZENOGRAFIA: Producciones Che y Moche.
- DISEINU GRAFIKOA: Cristina Castel, Daniel Viñuales (Publicomp).
- IKUSLEA: Denontzat.
- IRAUPENA: 105'.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak