Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioa: "Erakusketaren saioa" (2020)

Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioa: "Erakusketaren saioa" (2020)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Noiz

21/10/2020-etik 22/10/2020-era

Uztailaren 15ean irekiko da deialdia Erakusketaren saioa (1977-2017) topaketaren laugarren edizioko komunikazioak aurkezteko. Bulegoa z/b eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao erakundeek elkarren artean antolatutako Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioak 1977 eta 2017 bitartean izan diren erakusketa zehatzak aztertzen ditu. Atzera begira jarri nahi da, orain dela gutxikoak diren baina gaur egun ere oihartzun egiten duten eta oraina ulertzeko lagungarri zaizkigun erakusketei, testuei eta gertaerei begira. Orain arte hiru topaketa egin dira. Lehena, 2016. urtean, hitzaurrearen formatuan; eta beste biak, 2017. eta 2019. urteetan, 1977. eta 1987. urteen arteko eta 1987. eta 1997. urteen arteko hamarkadei eskainiak, hurrenez hurren. 2020ko topaketa urriaren 21 eta 22an izango da, eta aurrez aurre edo online parte hartzeko aukera izango da. Topaketa honek 1997-2007 hamarkadako kasuak aztertuko ditu. Sinposioaren aurretik tailer bat egingo da, sinposioko edukiekin zerikusia duten materialak lantzeko. Besteak beste, honako hauek hartuko dute parte: Yaiza Hernández, Lisette Lagnado, Maria Lind, Ruth Noack,  Azucena Vieites eta WHW. Gonbidatutako txostengileez gain, lau komunikazio aurkeztuko dira, hain zuzen, uztailaren 15etik irailaren 1era bitartean aurkezten direnen artean aukeratutakoak. Komunikazioak bidaltzeko deialdia uztailaren 15etik irailaren 1era bitartean irekiko da. Azkuna Zentroak, Bulegoa z/b-k eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak osatutako batzordeak jasotako laburpenak berrikusiko eta hautatuko ditu. Laugarren topaketa: 1997-2007Erakusketa espazio fisiko jakin batean bildutako objektu-multzoa da. Bisitatzen duenak bera dagoen espazio-denborazko esparru bera betetzen duten formekin eta artefaktuekin egiten du topo. Egoera horrek aukera ematen dio ikusleari espazioan barrena ibiltzeko eta ibilbideak marrazteko, bere gorputzaren eta objektu horien arteko topaketa zuzenean bitartekari aritzeko. Espazio-denborazko esparru horretatik bertatik hedatzeko eta gainezka egiteko aukera ematen duen gailua ere bada erakusketa. Laugarren topaketa honek aztergai dituen urteak bat datoz teknologia digitalak garatzeko, globalizazio-prozesua bizkortzeko, eta, orobat, horiek artearen testuinguruan eragiteko funtsezkoa izan zen une batekin. Erakusketa-gailuaren potentziala praktikan jartzeko urteak ere badira. Normaltasun Berriaren testuinguruan egingo den laugarren topaketa honetan, praktikan jartze horietako batzuk aurkeztuko dira. Adibide horietan, erakusketa tresna kritiko gisa agertzen da, gurutzatzeko eta elkargune publiko bat sortzeko helburua duen makina diskurtsibo gisa. TailerraIrailaren 1ean irekiko da Erakusketaren saioa (1977-2017) topaketaren laugarren edizioaren aurreko tailerrean parte hartzeko izena emateko epea. Tailerrak lau saio izango ditu; bat Peio Aguirrek koordinatuko du eta beste hirurak, berriz, Bulegoa z/b osatzen duten kideek. Tailerrean sinposioaren edukiekin zerikusia duten materialak landuko dira. Egunak: Urriak 6, 7, 13 eta 14. Ordutegia: 16:30-19:00. Kopurua: gehienez 20 lagun.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak