Thierry Biscary "Muda"

Thierry Biscary "Muda"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

loraldia.eus

Non

Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa

Noiz

17/10/2020

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan. Thierry Biscary Kalakan taldetik aldendu zenetik musika proiektu erakargarriak plazaratzen ibili da. Ibilbide pertsonal honetan Muda izeneko proposamen artistikoa dakar. Kantari  baxe nafarrak azalmamiak urtez urte kendu ditu, suge batek egin lezakeen bezala eta prozesu hori alegiazko zein egiazko istorio batzuei esker kontatzen dizkigu. Uxue Alberdi, Jon Benito, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maiaren hitzak erabili ditu abestiak ehuntzeko. Proiektu honen musikari gehienek musika tresna sokadunak jotzen dituzte : gitarrak, mandolina, kontrabaxua, txeloa eta eskusoinua eszenan izango dira. Denek iparreko ahots bikain honen barne iraultzan lagundu dute. *  Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) elkarlanean

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak