Durangaldeko kirolariek eta herritarrek Kepa Arroitajauregi gogoratuz idatzitako mezu hunkigarriak

Iurretako pilotari ohia atzo zendu zen. Pilotari profesionala izan zen bi urtez, eta harrezkero pilotaren alde lanean aritu da. Munduko Pilota Biltzarreko burua izan da. Euskal Herriko Pilota Federakuntzari lotua, Abadiñoko trinketean ere lan handia egin du. Baita Zornotzako eta Abadiñoko pilota eskoletan ere. ERAZeko langilea eta ANBOTOko kolaboratzailea izandakoa da.