MikroesZena 2020

MikroesZena 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ehukultura-bizkaia.info

Non

EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)

Noiz

11/11/2020

Antzerkia: "Fósforos - Momentos de vida". Félix Angulo Saria 2019 ikuskizun onenari. Poesia: Gontzal Díezen “Poemas de la galerna y otros textos inéditos” liburuko poema aukeratuakMusika: Matías Kaplun TríoDantza: BOBOAzaroak 1118:30Chillida Aretoa. Bizkaia Aretoa-UPV/EHU. Doako Sarrera. Edukiera mugatua Covid-19 neurriak jarraituz. - 18:30Fósforos - Momentos de vida (Antzerkia - castellano)Gizon bat bere oroitzapenei aurre egiten. Oroitzapenei aurre egiten bizitzari aurre egiteko. Ikasiko du uneak bizitzeko direla. Ikasiko du pospoloak norbaitek isiotu ditzan direla.
Fósforos - Momentos de vida (Pospoloak - Bizitzako momentuak) antzerkiaren, musikaren eta magiaren lengoaien bidez bakardadea, dolua eta esperantza bezalako gaiak garatzen dituen lana da. Félix Angulo Saria 2019 ikuskizun onenari. Antzezleak: Tania Fornieles, Yeray Vázquez
Zuzendaritza: Ane Pikaza, Tania Fornieles, Yeray Vázquez
Teknika eta ekoizpena: Tania Fornieles, Teray Vázquez
Iraupena: 20'- 19:00Gontzal Díezen “Poemas de la galerna y otros textos inéditos” liburuko poema aukeratuak  (Poesia– castellano)Poemas de la galerna y otros textos inéditos (Ed. El sastre de Apollinaire, 2018) Gontzal Díezen (Bilbo, 1961 – 2013) lehen poemen bilduma bat da, 1986an idatzitakoak, Alonso de Ercilla Euskadi Saria jaso zutena. Bere obra propioaz axolagabe eta bere bertsoekin muturreraino diskretu, poema edo poeta  batekiko grina berehala kutsatzeko gai zen. Poesia beti izan zen egiten zuen guztiaren grabitate zentroa, eta bere poema liburuetan ez ezik, bere kronika, erreportaje eta elkarrizketetan ere agertzen da. Beste poeta batzuek diotenez, Gontzal Díez ezagutzeko beharrezkoa da jakitea, poeta bikaina izateaz gain, kultur kazetari, argazkilari, literatur kritikari eta arte kritikari handia izan zela, prestakuntza intelektual handiko kulturako langilea, irakurle amorratu eta eskuzabala, bere garaiarekin konprometitutako polemista. Bere bizimodu bakarra, bere aita poetikoa, Juan  Larrea, bezala, pasioa zen. - 19:30BOBO (Dantza)Espazio intimo batetik, haurren linbotik, nire gainean mugitzen diren muga aleatorio horiei guztiei begira nago, harrituta, normaltasuna normaltasun ezetik bereizten saiatuz. Besteen begiradak eta gizartearen inertziak presa sartzen didate, mugak normaltasunaren aldean kokatuko nauen lekura korrika joan nadin. Hala ere, ez daukat batere argi hor egon nahi dudan. Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui
Argien diseinua: Marc Kanou
Jantzi-diseinua: Patricia Arostegui
Argazkia: Dani Hernández
Iraupena: 20 min- 20:00Matías Kaplun Trío (Musika)Bruselako Jazz kontserbatorioan 5 urtez ikasi eta Buenos Airesen 2 urteko egonaldia egin ondoren, Matias Kaplun jaioterrira itzuli da, eta, orain, Bilbon bizi da. Bertako jazz eszenan azkar integratuta, "Matias Kaplun Trío" proiektuari jarraipena ematea erabaki du Kike Mora (baxua) eta Carlos Sagi (bateria) euskal musikariek osatutako talde berriarekin. Errepertorioa, batik bat, argitaratu berri den "Río" albumean jasotako konposizio propioek osatzen dute. Proposamen musikal bat da, konposizioaren eta inprobisazioaren, jazz modernoaren eta jazz fusioaren arteko leku bitxi horretan kokatzen dena, izaera melodiko nabarmena duena eta pop eta rockari keinuak egiten dizkiona. “Disko eder eta eklektikoa 'Río' hau, argi eta beroz beterikoa. ” (Distrito Jazz, Iñigo Ortega)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak