Bes-Te-Bat!: Amorante + Verde Prato

Bes-Te-Bat!: Amorante + Verde Prato

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus

Non

Niessen Kulturgunea

Noiz

07/01/2021

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Sarrerei buruzko informazioaIban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da Amorante. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan. . . Bat edo hiru du izena Amoranteren disko berriak. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza da, iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario diskoari. Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori nabarmentzen. Bizi ditugun garai ilunotarako soinu-banda posibleetako bat da disko hau. Verde Prato 2019ko otsailean sortu zen, eta haren bidez, teklatu, looper eta batez ere ahotsarekin esperimentatzen du. Ana Arsuagak. Abesti herrikoien kutsu handia dago konposatzerako orduan, haietan ahotsak duen presentzia handiagatik, melodia motengatik eta letren gai eta soiltasunagatik. Bestalde, entzuten duen musika ezberdin bakoitzetik elementu desberdinak hartzen ditu, eta horri mugarik ez jartzen saiatzen da hau batez ere baseetan ikus daiteke. Bai letrak eta musika konposatzerako orduan, elementu gutxiren aukeraketa egiten du, sinpletasunagatik apostua eginez, osagai bakoitzak horrela hartzen duen indar eta presentzia interesatzen baitzaio.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak