GEURE GELATIK 2024 - Emakumeek idatzitako liburu azoka

GEURE GELATIK 2024 - Emakumeek idatzitako liburu azoka

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkoitia.eus

Noiz

11/04/2024-etik 13/04/2024-era

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udaleko Berdintasun arloak lagunduta, Geure Gelatik Liburu Azokaren edizio berri bat antolatu du, emakumeek literaturan, liburugintzan, eta oro har, kulturan egiten duten ekarpena balioan jarri, haien lanak ezagutzera eman, eta emakume idazleei bozgorailua jartzeko xedez. Aurretik antolatu izan zuen arren, 2022an berrartu zuen ekimena Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, eta aurten apirilaren 11tik 13ra bitartean gauzatuko da. Egun horietan liburu eta literatur mundua jabetuko da Portaleburu Erakusketa Aretoaz.

Apirilaren 11n, ostegunean, Jasone Osoro izango da protagonista nagusia. Geure Gelatik Liburu Azokak idazle elgoibartarra omenduko du, eta Mariasun Landa idazlearen eskutik jasoko du oroigarria. Ibilbide luzeko bi idazle ezagun eta arrakastatsuren arteko topaldia izango da. Omenaldia 18:00etan izango da, eta aurretik, 17:15ean, Gema Lopezek Annie Ernauxen “Emakume izoztua” liburuaren itzulpenaren aurkezpena egingo du. Egun berean, Jasone Osorok “Arrakasta” izeneko saiakera liburua aurkeztuko du 18:30etik aurrera.

Azokaren bigarren egunean, apirilaren 12an arratsaldez, Maite Frankoren eskutik, 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat “Zorte txarreko otsoak” ipuin kontaketa izango da 17:15ean. Eta jarraian, 18:30ean, Yolanda Arrietak Bizenta Mogeli buruzko tailerra zuzenduko du, “Argiaren alaba edo andre argi baten ikurrak” goiburupean.

Apirilaren 13an, Maite Lopez Las Herasek Giorgos Seferis poeta greziarrari eskainitako liburua izango du hizpide 11:15ean. Jarraian, 12:00etan, Karmele Jaiok bere “Maitasun kapitala” liburua aurkeztuko du, eta 13:00ean, Bizenta Mogelen “Ipuin Onak” liburuaren pasarteen irakurketarekin emango zaio itxiera aurtengo edizioari.

- Geure Gelatik 2024: egitaraua (jpg)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak