“VillaSoundBilbao Fest” bidean da

“VillaSoundBilbao Fest” bidean da
VillaSoundBilbao Fest jaialdia martxan da, eta bertan hautatutako 12 talde gazteen kontzertuak hasita daude; lehena joan den astean izan zen, eta bigarrena apirilaren 16an izango da.

Bilboko Udalak antolatzen duen programa honen helburua “16 eta 30 urte bitarteko bakarlariak eta taldeak bultzatzea eta musikaren esparruan proposamen anitzak eta gaurkoak herritarrei eskaintzea da”.

Apirilean lau kontzertu programatu dira Bilborock-en, eta horietako bakoitzean hiru talde eta gonbidatu bat arituko dira. Aste honetan, hilak 16, Olaia (Bizkaia), Ramona’s First Evil Boyfriend (Gipuzkoa), Monday Potions (Bizkaia) eta Aiko taldea (talde gonbidatua) arituko dira. Hurrengo astean, apirilaren 23an, Nize (Bizkaia), Full Cab (Bizkaia), Silitia (Bizkaia) eta Pantocrator (talde gonbidatua) taldeen kontzertuak entzuteko parada egongo da. Azkenik, apirilaren 30ean, Mona Rora (Bizkaia), Blanquita Carraquela (Gipuzkoa), Martin de Marte (Gipuzkoa) eta Depresión Sonora (talde gonbidatua) oholtza gainean izango dira.

Lehiaketatik kanpo, baina VillaSoundBilbao ekimenaren esparruan, maiatzean, lau kontzertu programatuko dira hiriko hainbat espaziotan (Deustuko Unibertsitateko Auditorioan, Bizkaia Aretoan, Bilborocken eta BBK Aretoan). Kontzertu horietan gazteen musika-panoraman bidea egiten ari diren 11 bakarlari eta talde arituko dira.

Ondoren Vsb Mentoring akonpainamendu programa jarriko da bidean, maiatzetik urrira garatuko dena. Programa horren bidez, “taldeak eta bakarlariak bultzatu eta sustatu nahi dira, beren jarduera profesionalizatzeko tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez”.

Informazioa eskuratzeko web orri honetan begiratu: Bilbao Gazte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak