"Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketa 2021

"Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketa 2021

Gertaeraren datuak

Non

Getxoko Kultur Etxea (Algorta)

Noiz

03/11/2020-etik 19/02/2021-era

Getxoko Kultur Etxeak abiarazi du "Ramiro Pinilla" 4. Eleberri Laburren Lehiaketa, idazle ospetsuaren memoria mantendu eta literatura-sorkuntza bultzatzea helburu dituen ekimena, hain zuzen ere.  Horrekin batera, "Txiki Baskardo" Haur Kontakizunen 4. Lehiaketa ere abiatu da, DBHko 1. mailako ikasle getxotarren artean sorkuntza literarioa bultzatzeko sustatzeko asmoz. Lehiaketan parte ahal izango dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Euskaraz zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da. Testuak jasotzeko epea 2021eko otsailaren 19an amaituko da. Abuztuaren bigarren hamabostaldian epaimahaiak bere erabakia jakinaraziko du eta sariak irailaren lehenengo hamabostaldian emango dira. Bi sari emango dira lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko lanentzat, horietako bakoitza 6. 000 eurokoa. Halaber, lana argitaratzeko 1. 000 euroko laguntza ere jasoko dute irabazleek. Deialdiaren arauak Getxoko Kultur Etxeetan zein www. getxo. eus/ramiropinilla dagoeneko eskura daitezke. Ekimenaren bitartez, Pinillesca taldeak eta Getxoko Udalak aurreko beste proiektu batzuetan (adibidez, egilearen heriotza dela eta antolatutako omenaldiak) hasitako elkarlanarekin jarraitzen dute. Lehiaketaz baliatuta, egilea getxotarra omendu nahi da eta baita bere lana ere. Izan ere, bere liburuak sari ugari eta garrantzitsuak lortu dituzte, esaterako Nadal saria, Euskadi Literatura-saria gaztelaniaz eta Narratibaren Sari Nazionala. "Txiki Baskardo" lehiaketaEleberri laburren lehiaketaz gain, "Txiki Baskardo" Haur Kontakizunen 4. Lehiaketa abian jarriko da, DBHko 1. mailako getxotar ikasleen artean literatura sorkuntza sustatzeko helburuarekin. Aurreko urtetan bezala, parte hartzeko bi modalitate egongo dira: ikastetxeen bitartez edo nork bere kabuz. Kasu bietan finalean parte hartuko duten hautagaiak aukeratuko dira. Sari bat izango da hizkuntza bakoitzeko eta irabazleek tableta elektroniko bat jasoko dute. Halaber, finalistei diploma bat emango zaie eta baita Getxoko edozein liburu-dendatan liburuak erosteko 50 euroko txeke bat. Deialdiko arauak dagoeneko eskura daude udal web orrian: www. getxo. eus/txikibaskardo. Parte hartzeko epea apirilaren 23an bukatuko da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak