"Alizia herrialde miresgarrian"

"Alizia herrialde miresgarrian"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

berriz.eus

Non

Berrizko Kultur Etxea

Noiz

18/10/2024

Alizia abenturak bizi nahi dituen haur geldigor bat da. Egun batez, untxi zuri hiztun bat ondotik pasatu, eta neskatoa atzetik joango zaio, eta haren gordelekuan sartuko da. Hortik aurrera, Aliciak magiaz, kantuz eta jostetaz beteriko bidaia harrigarri bati ekingo dio, non tea hartuko baitu “Kapelagile Eroa”rekin, asmakizunetara jolastuko baita “Beldarra”rekin, lorategiko arrosak gorriz margotzen lagunduko baitu eta kriket-partida batean jokatuko baitu flamenkoekin. Hori guztia, baldin eta “Bihotzen Erregina” gaiztoak lepoa mozten ez badio. Ipuin klasikoaren berrikusketa bat, non hezur-haragizko pertsonaiak tamaina askotako txotxongiloekin eta antzerki beltzaren magiarekin nahasten baitira, zeinak fantasiazko mundu batean murgiltzera gonbidatzen baikaitu. Fitxa artistikoa:- Egilea: Lewis Carroll
- Antzezlea: Laura García-Marín eta Elisa Forcano
- Txotxongiloak manipulatzea: Ricardo Cristobal, Javier del Arco, Raúl Amores, Aitor Presa eta César Rosado
- Iraupena: 60 min

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak