"Madame señorita: Quest!on". Paula Valluerca

"Madame señorita: Quest!on". Paula Valluerca

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Garai taberna (Juan de Garai, 2)

Noiz

06/02/2020

Ikuskizuna clownak eta bizitzako galdera handiek inspiratutako show bat da. Ez du asmo handirik, ezpada frogatzea ezen pailazoarena egitea arte bat dela, eta aski dela ikus-entzuleak zoriontsu egiteko. Jendeak ez du ulertzen Madame Señorita. Eta berak ere ez du ezer ulertzen. Zer egiten du? Nor da? Nora doa bizitza?

Eskerrak hor dagoela jende hori guztia begira. Barre egiten dutenean, sentitzen du ez zaiola galderarik otutzen. . .

Antzezlan hau Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldiaren egitarauaren barnean dago eta Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan egiten da. - Poltsiko Antzerki Jaialdia 2020: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak