"Ai, gure juaneteak"

"Ai, gure juaneteak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Tartean Teatroa

Non

Lizeo Antzokia

Noiz

12/10/2024

"Gaztetan uste nuen Laboak giganteentzat kantatzen zuela, titanentzat, kolosoentzat. Gizonen hartu emanak hobetzeko eta zama aroa laburtzeko gai ziren giganteak. Lehen gorputzarena bezala orain gogoaren zilbor hestea eteteko gai ziren titanak. Azken orduan arnasa galdu beharrarekin larritzen ez ziren kolosoak. Laboaren kantak ikasi nituen garaian, nik gigantea nintzela uste nuen, titana, kolosoa. Orain norabiderik gabe doan gizabere galdu bat besterik ez naizela dakit. Lehen baño txikiagoa. Lehen baino jakintsuagoa. Horregatik dakit Laboak, heroientzat ez, ni bezalako gizabere galduentzat kantatu zuela, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak direla amesten duten gizabere galduentzat, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak izan nahiko luketen gizabere galduentzat. Laboaren kantak esango ditut nik, orain sentitzen ditudan moduan. Barka nazatela hilda daudenek. Gaztiga nazatela bizi direnek". Patxo Telleria- Egilea eta aktorea: Patxo Telleria

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak