#BalenciagaEtxean: "Josten duten eskuak"

#BalenciagaEtxean: "Josten duten eskuak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Cristóbal Balenciaga Museoa

Non

Cristobal Balenciaga Museoa

Noiz

11/05/2020-etik 30/06/2020-era

Cristóbal Balenciaga Museoak aktibo jarraitzen du etxetik; lanean jarraitzen du maisuaren legatuaz goza dezazuen. Xede horrekin partekatzen dituzte eduki historikoak eta berriak, eta bilduman sakontzeko aukera ere baduzue. 2014. urtean, Josten duten eskuak izeneko ikerketa-ildo bat ireki zuen museoak, eta martxan jarraitzen du harrezkero. Hauek dira ikerketa-ildoaren helburuak: hainbat urtez Balenciagaren agindutara lan egin zuten pertsonak identifikatzea eta horien ekarpena balioan jartzea, beren tailerretan erabiltzen zituzten lan-teknikak gordetzea, eta, azkenik, maisuaren nortasunari buruzko datuak aditzera ematea, betiere, haren lankideen ikuspegitik. Josten duten eskuak: bideoa ikusi

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak