"Itsas hariak"

"Itsas hariak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

durangokoazoka.eus

Non

Landako Gunea

Noiz

05/12/2020

Durangoko Azoka 2020ren barruan. Haur, gazte zein helduek gozatzeko antzezlana, itzal antzerkia teknika erabiliz sortua. Eraikin berean bizi diren bi neskatoren arteko harremana kontatzen du. Covid-19a dela eta euren etxean konfinaturik egon arren, modu berezia sortuko dute elkarrekin komunikatzeko. Lur Euskal Herrikoa da; Kristel Boliviakoa, baina duela gutxi bere familiarekin etorri da. Honek euskaraz gero eta hobeto hitz egingo du bere lagun berriarekin izango dituen elkarrizketei esker. Euren amonen istorioak kontatuko dizkiote elkarri eta gustoko dituzten eta desiratzen dituzten gauzak partekatuko dituzte. Kilimar Xuxurlak: Celeste Agüero y Garazi BasterretxeaOHARRA: 10:30etik 11:30era honekin batera, beste bi aurkezpen izango dira. Beraz, sarrera erreserba egin ezkero hirurak ikusteko izango da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak