"Chicas y chicos"

"Chicas y chicos"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

12/11/2020

Emakume hori dibertigarria eta ausarta da. Edonor izan zitekeen emakumea. Hor ditu senarra, egun osoa gauzak eraikitzen ematen duen alaba eta horiek suntsitzen dituen seme txikia. Kristalezko sabaiei aurre egin die, berarentzat ez zen lanari, kontziliazioari, ama txarra sentitzeari eta edozein emakumeren bizitzan izaten diren porrot eta garaipen txikiei. Baina gauzak ez dira diruditen modukoak. Eta horrek dena aldatuko du. Betirako. Chicas y chicos emakumezko partaide bakarreko lana da, Dennis Kelly idazle sarituak idatzia («Utopia» telesail arrakastatsuaren eta «Mathilda» musikalaren bertsioaren egilea). Londresko Royal Courten estreinatu zuten, Carey Mulligan protagonista zela. Aurtengo Ojo Crítico saria irabazi duen Lucía Miranda da zuzendaria, eta Antonia Pasok egiten du aktore-lana. Gehien bat emakumez osatutako taldeko buru dira biak. Hala heldu diote feminista eta inklusiboa, hunkigarria eta gogorra den testuari, emakumeez, indarkeria matxistaz eta horrek gure seme-alabengan duen eraginaz hitz egiten duen testuari. Egilea: Dennis Kelly.
Zuzendaritza: Lucía Miranda.
Antzezlea: Antonia Paso.
Eszenografia eta jantziak: Anna Tusell.
Soinu-espazioa: Irene Maquieira.
Argiztapena: Pedro Yagüe.
Produkzioa: Javier Ortiz.
Banaketa: Crémilo.
Kartelaren diseinua: Paula Bonet.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak