Vital Araban zehar: DJ Kaktus

Vital Araban zehar: DJ Kaktus

Gertaeraren datuak

Antolatu du

.fundacionvital.eus

Non

Komunioi

Noiz

24/05/2024

‘Vital Araban zehar’ Vital Fundazioaren programa goiz hasiko da asteburu honetan eta, ostiralean, arratsaldeko 20:45ean izango dugu lehenengo emanaldia, Komunioin, herriko frontoi estalian. DJ Kaktus arituko da, bere euskarazko ikuskizunaren eskutik, txikienek “dantzan eta saltoka egin dezaten lurrean arantzak baleude bezala”. Koreografiaz eta dantzaz betetako ordubete, umore ukitu batekin. Igandean, 13:00etan, Legutioko plazan, Viteri Band rock talde sinfoniko eta progresiboaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Iñaki Viteri buru dela, honako kide hauek osatzen dute taldea: Aitor Rodríguez baxu-jotzaileak; Iker Amuriza teklatu-jotzaileak; Reverendo Parker, Dave & The Souldiers, Nena y Los Broncos edo The Faithless taldeenen oinarrian izan den Fer Heras bateria-jotzaileak; Estibaliz Urkiza soprano eta abesbatza zuzendariak; eta Maitane San Jose ahotsak. Guztiak dira musikako profesionalak eta ibilbide anitz dituzte, hala nola jazza, musika klasikoa, gospela, rock metalikoa edo soula. ‘Vital Araban zehar’ ekimenaren XX. edizioa beteko da uda honetan, Arabako sei kuadrilletako 50 udalerritako 72 herritan (Arabako 69 eta Trebiñuko hiru) egingo diren 109 emanaldiren eskutik. Sortu zenetik, hirugarren aldia da ekimen kultural hau Lurralde Historikoko udalerri guztietara (Gasteiz izan ezik, proposamenetik kanpo geratu baita) eta Trebiñuko Konderriko bi udalerrietara iritsiko dela. Udalek azaldutako askotariko zaletasunei erantzutea du helburu eta, aldi berean, Arabako talde eta artistei aukerak eskaintzea.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak