Iparraldea Bertan 2020

Iparraldea Bertan 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

gipuzkoakultura.eus

Non

Koldo Mitxelena Kulturunea

Noiz

03/03/2020-etik 24/03/2020-era

Euskal kultur erakundeak Iparraldea Bertan gogokoa du. . . 2020ean, Euskal kultur erakundeak 30 urteak ospatzen ditu! Bi hitzez zer erran? Hainbat bide urratuak izan direla eta beste hainbeste baino gehiago gelditzen dela urratzeko. Ez dut hemen urte horietan bultzatu ekintzen zerrenda eginen bainan urtez urte (jada 19garren edizioan gara), Koldo Mitxelena aretoetan egin ditugun hainbat gertakari oroz gainetik gogoan ditut. Iparraldea Bertan eman genion izenburu gisa urtero martxoan proposatzen dugun egitarauari. Helburua nahiko xinplea da: muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoak hor ditugu oraino iparraldearen eta hegoaldearen artean. Ondorioz, joanago eta gehiago, elkartrukaketak jendeekin eta esperientzia artistikoak kultura eragileekin baitezpadakoak ditugu euskal kultura eta historia hedatzeko lau haizetara. Pantxoa Etchegoin
Euskal kultur erakundeko zuzendariaEGITARAUA- Martxoak 3, osteguna, 19:30Kontzertua
“Gaztelondon zer berri“Etxahun Barkoxeren inguruan dabil ikusgarri berri hau. Pierre Topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz bistan da. Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu Dominika Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika, eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz. Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfare bat, edo berdin tango moduan. Kantu ezagun batzuekin (Urxapala, Mundüan malerusik. . . ) eta ez hain ezagunekin (Montebideorat joaileak. . . ), XIX. mendeko ingurumenean sartzen gira, orduko araudi sozial eta moralari paratuz.
Mixel Etxekopar: musika, kantua
Dominika Rekalt: testua, botza, musika
Pierre Vissler: soinu grabaketak, musika
Jean-Christian Galtxetaburu: esku soinua, perkusioa- Martxoak 10, osteguna, 19:30Kontzertua
Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak
Antton Larrandaburu Tumatx taldeko abeslaria izan da. Bitartean, Antton Araspin, aspaldiko lagunarekin, hasi zen kontzertuak ematen bikotean, baita hirukotean ere Adrien Coletekin. Arazo profesionalengatik, Adrienek proiektua utzi behar izan zuen, eta 2018an Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak folk-rock taldea sortu dute bi Anttonek, Benjamin Labakak eta Miguel Etxeberrik. Antton Larrandaburuk kantuak sortzen ditu, eta moldaketa guztiak elkarrekin egiten dituzte.
Antton Larrandaburu: ahotsa, gitarra
Antton Araspin: gitarra
Benjamin Labaka: baxua
Miguel Etxeberri: bateria- Martxoak 17, osteguna, 19:30Euskal Ipuiak
Eleka konpainiaEleka konpainia 2006an sortu zen Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. Daniel Landart izan zen konpainiaren bultzatzailea bi artista horien tirriak elgarretaraziz. Funtsean, berak zituen lehenbiziko testuak hautatu eta arramoldatu. Ikusiz alor horretan eskaintza eskasa zela, bi artistek sail horri lotzeko gogoa ukan zuten euskarari toki premiatsuena emanez, antzerki jokoa eta musika uztartuz. Bi bozetan ari izanez ipuinari bizitasuna eta arintasuna eman nahi zioten. Frango laster mediatekek eta eskola ezberdinek deitu zituzten.  2010ean, Txomin Heguy antzerkilari profesionalaren laguntzarekin «Hau dela, hori dela» ikuskizuna sortu zuten, Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztu zutena. 2020ean, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, “Hala izan ala ez izan” izeneko diskoa argitaratu dute. Helduei eta haurrei zuzenduak zaizkien 15 ipuinez osatua da.
Kondalari & musikariak: Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray- Martxoak 24, osteguna, 19:30Kontzertua
GuraShow
GuraShow taldea, bost gurasoek osatzen dute. Haurrek bezala, kantu jostaldi bat publikoarekin gozatu nahi dute. Hortarako, beren errepertorioa, beren haurtzaroan atxeman dute; etxean, eskolan edo berdin lagunekin ikasi aspaldiko kantuak! Kantu horietaz oroitzeko eta familian berriz belaunadien artean gozatzeko… jakinez sorkuntzari ere tokia egiten dutela! Umore onarekin, kantuaren bidez, belaunaldi guzien topaketan sinesten baitute… GuraShow!!!
Kantari eta musikariak:Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Magi Mirande, Maider Cigarroa eta Philippe Albor- ErakusketaKoldo Mitxelena liburutegian (1. solairuan) ikusgai izango da martxoan zehar. Mixel Labéguerie gogoan
Mixel Labéguerie (1921-1980) euskal kulturaren eragile sutsua izan da, nola dantzan, hala kantuan eta musikan. Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakari bezala, bertsu saioak antolatzen zituen erregularki, orduan hoberenean ziren Xalbador ala Mattin bezalako bertsulari historiko batzuen ezagutza egiteko aukerarekin.  Euskal kantu berriaren sortzaileetarik izan da, eta politika gizona ere, diputatu, senatari eta Kanboko auzapez bezala. Aurten, 40 urte eginen du Mixel Labéguerie zendu zela. Iparraldea Bertan zikloan, bere obren eta lekukotasunen entzuteko parada ukanen dugu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak