Charla literaria: "Deserria haurtzaro" (Maddi Zubeldia)

Charla literaria: "Deserria haurtzaro" (Maddi Zubeldia)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

EKE

Non

Pierre Espil mediateka

Noiz

21/09/2024

Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro eleberriaren inguruko solasaldiaSei urteko Anak Frantziako Mesozera bizitzera joatea argitik itzalerako bidaia bezala bizi du. Ilunpe horretan badu izpi ederrik, halere: aitaren hitz-joko zoragarriak, Danièle lagun-mina, eta, batez ere, barne mundu ezin aberatsagoa. Ana ez baita edozein neskatxa. Amets-bidaiak egiten ditu, eta bertan sekretu harrigarriak azaleratzen, emeki-emeki. Eleberri honek autobiografia, historia eta fantasia elkartzen ditu, idazkera fin eta aisitean. Frankismoaren garaiko haur ebatsien gaia ere poesiaz janztea lortzen du Maddi Zubeldiak. Irria negarrarekin nahastea lortzen duen bezala. Lehen eleberri ederra, irakurri ondoren buruko xoko batean gelditzen zaigun horietakoa. Maddi Zubeldia Arozena (Donostia, 1961) Ziburun bizi da. Seaskan irakasle, azken 5 urteetan Azkaingo ikastolan. Kantagintzan ari da, kantautore gisa H-Eden taldearekin, eta bi disko plazaratu ditu: Hamaika aztarna (2013) eta Intimitartean (2015). EKE-ren Sormena lehiaketan bi aldiz sariztatua olerki sailean. Deserria haurtzaro lehen eleberria du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak