Filmazpit: "Sounds of Resilience"

Filmazpit: "Sounds of Resilience"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

04/02/2020

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du. Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko. Sounds of ResilienceDonostia 2016ren "Europa Transit" enbaxada ibiltariak maiatzean Bosnia-Herzegovinan filmatutako dokumentala da Erresilienztia soinuak, eta bertan protagonista dira Mursego eta Vedran Smailovic biolontxelo-jotzailea, Sarajevoko setioan tiro artean jotzeagatik ezaguna. Erresilientzia sustatzeko musikak duen balioa azpimarratzen du Xuban Intxaustik zuzendutako lan honek. Mursegok Sarajevon eman zituen egunetan, intelektualekin, kazetariekin, gerra bizi izan zuten protagonistekin eta Bosnia-Herzegovinako musikariekin bildu zen, setioaren historiaz, gerraosteaz eta herrialdearen egungo egoeraz hitz egiteko. Topaketa horietako testigantzek eta soinuek inspiratuta, kontzertua eskaini zuen Sarajevon Mursegok, tokiko hainbat artista lagun. - Zuzendaria: Xuban Intxausti
- Ekoizpena: Leire Larisgoitia
- Kamera / Irudia / Edizioa: Marc Parramón
- Gidoia: Anna Camps
- Kolaborazio berezia: Maite Arroitajauregi "Mursego"
- Jatorrizko musika: Mursego, Izorel
- Grafismoa: Asier Lasa
- Ekoizpen exekutiboa: Joan Úbeda
- Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
- Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
- Generoa: Dokumentala
- Iraupena: 61 minutu
- Hizkuntza: Euskara, ingelesa, bosniera

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak