"Ratos de arte y baile"

"Ratos de arte y baile"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

amurrio.eus

Non

Juan Urrutia plaza

Noiz

16/07/2020

- Amurrioko udako kultur egitaraua (jpg)Uztailaren 2an hasiko da ‘Udako Kultur tantak. Cultura a pie de calle’’, udako zine saioak, bertako musikariak bultzatuko dituzten formatu txikiko kontzertuak eta dantza eta arte ikuskizun bat biltzen dituen kultur programa. Programatutako jarduera guztiak, uneoro osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz egingo dira. Segurtasunean oinarritutako ikuskizunak emateko, jarduera guztiek aurrez zehaztutako edukiera izango dute, eta bertaratzen direnek eserita egon beharko dute. Gainera, eremuaren sarreran, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako pertsonentzat, eta neurri higieniko-sanitarioen protokoloa beteko da, eskuak garbitzea adibidez. "Ratos de arte y baile"Adin guztientzat egindako jarduera parte-hartzailea da (6 eta 10 urte bitarteko adingabeek lagunduta joan beharko dute), eta Samsara Elkarte Soziokulturalak zure obra sortzeko 5 dantza eta pintura baliabidez gozatzea proposatzen du. San Anton plazan izango da 18:00etatik aurrera. Jarduera horiez gain, agenda eguneratzen joango gara eta, abuzturako, kultura eta aisialdi jarduera berriak egongo dira, kaleko antzerkia, formatu txikiko kontzertuak eta baita “Amurrio Got Talent” online bat ere.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak