"Asteko pieza" (San Telmo Museoa): Argizaiola

"Asteko pieza" (San Telmo Museoa): Argizaiola

Gertaeraren datuak

Antolatu du

santelmomuseoa.eus/

Non

San Telmo Museoa

Noiz

01/04/2020-etik 30/04/2020-era

San Telmo Museoko piezarik nabarmenenak beren erakusleiho eta hormetatik irtengo dira, eta interesa duten etxeetara joango. Horretarako, museoak erakusketa iraunkorreko XX lanik behinenak hautatu ditu, eta ikus-entzule birtualen aurrean emango dira azalpenak, xehetasun handienez. Astero, gure bildumako pieza bat aztertuko dugu, azalpenak, material gehigarria eta adituen iruzkinak emanez. Asteko pieza santelmuseoa. eus-en izango da, asteazkenetan, 10:00etan (eta, hortik aurrera, beste edozein unetan ere ikusi ahal izango da, jakina). Apirilak 1: ArgizaiolaArgizaiola euskal kulturako hileta-erritu eta zeremonien pieza adierazgarrienetako bat da, etxeko sua elizara eramaten duen elementu gisa. Taula formako zurezko euskarri batez osatuta dago ("ola"), non argizaria ("argizai") biribilkatzen den. Apaingarririk gabea edo apaindua izan daiteke, eta forma askotakoa, baina ohikoena hau da: eskuarekin hartzeko kirten bat, argizaria kiribiltzen den erdiko zati bat -apaingarririk gabekoa-, eta honen aurreko eta atzeko zatia, apaintzen dena. Arte herrikoian  tradizionalak diren dekorazio-motiboak izan ohi ditu, beste objektu mota batzuetan ere errepikatzen direnak: loreak, arrosa-leihoak, helizeak, gurutzeak, hozkak, motibo geometrikoak. . . Argizaiola familiaren hilobien gainean ("jarlekuak") jartzen zen elizetan, eta arbasoei argia emateko pizten zen, eternitaterako bidaian. Erlijio-ospakizunetan piztuta egoten zen, eta etxekoandrea arduratzen zen pizteaz. Euskal sinesmenen baitan animaliek duten garrantziaren erakusle ere bada objektua: etxe batean norbait hiltzen zenean lehenik eta behin erleei eman behar zitzaien heriotza horren berri argizaria egin zezaten argiziolarako. Ehorzketak hilerrietara eraman zirenean, etxe bakoitzak iraganean hilobiak hartu zuen toki bera izaten jarraitu zuen, hilobi sinboliko bihurtua. Tradizioa, batez ere, Gipuzkoan kokatzen da, Goierrin hain zuzen ere, nahiz eta galdu egin da urteen poderioz, Amezketan izan ezik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak