"Interakzioak" 2024 - Elkarrizketa-zikloa artistekin

"Interakzioak" 2024 - Elkarrizketa-zikloa artistekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

montehermoso.net

Noiz

03/10/2024-etik 19/12/2024-era

Montehermoso Kulturuneak, Zas Kultur-aren eskutik, INTERAKZIOAK zikloaren lehenego edizioa aurkezten du, arte garaikidea publikoarengana hurbiltzeko diseinatutako elkarrizketa zikloa. Saio honen helburua da sormen-prozesuak eta lan-metodologiak ingurune hurbilean eta irisgarrian aztertzea, sortzaileek beraiek gidatuta. Saio bakoitza Zas Kultur taldeko kide baten eta artista gonbidatu baten arteko elkarrizketa izango da -hau da, bi artisten artekoa-, publikoaren parte-hartze aktiboarekin, espazio ireki bat sustatuz, non galderak planteatu eta arte garaikidearekin lotutako gaiei buruz eztabaidatu ahal izango den. Zikloan hautatutako artistak izango dira, beren garrantziagatik eta tokiko panorama artistikoari egiten dioten ekarpenagatik, beren lan, metodologia, interes eta proiektu espezifikoen ikuspegi aberatsa eta askotarikoa eskainiz. Lehenengo edizio honetarako hautaketa egiteko, aniztasuna islatu nahi izan da, bai banakako ibilbideetan, bai lan egiten duten bitarteko artistikoetan eta ikusmolde eta ikuspegi anitzak barneratzea bermatuz. Saio guztiak 19:00etan Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango dira. Sarrera librea, edukiera bete arte. Sei artista horiek lotura sakona dute beren jaioterriarekin, Gasteizekin, beren ibilbide artistikoen abiapuntua izan baita. Hiriarekin duen lotura hori beren obra eta ikuspegien haria da, eta orain topaketa hauetan partekatuko dute. Urriak 3. Itzal GarcíaArtista eta EHUnArte Ederretan lizentziatutako irakaslea. Bere lanak izaera intimista eta ekofeminista du, eta bekak eta egonaldiak jaso ditu. Itzalen lanaren ardatza denboraren joana erregistratzea da, beraren bizitza eguneroko oinarrizko ekintzen eta esperientzien artxibo bihurtuz. Urriak 24. Jon GorospeJon Gorospe artista graduatua da, IDarte– Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolan eta Vilniuseko Arte Fakultatean, Lituanian. Haren lana, paisaia antropizatuaren irudikapenean berezitua,  Guggenheim eta Ankaria Fundazioa bezalako erakundeek aitortu dute. Azaroak 14. Nuria PérezNuria Pérez-Cárcamo, artista bisuala eta EHUn Arte Ederretan lizentziaduna, Arte eta Lanbide Eskolan trebatzen ari den bitartean garatzen du bere praktika sortzailea. Hainbat sari jaso ditu eta Gazte Klik Klak lehiaketan eta Montehermosoko Proiektu Artistikoen deialdian hautatua izan da. Azaroak 28. Gala KnörrGala Knörr artista bisuala eta ikertzailea EHUn, Parsons Paris eta Central Saint Martinsen graduatua da. Bere lanak, batez ere pinturan oinarritutakoa, irudien boterea eta kontzientzia kolektiboan duten eragina aztertzen du, bideoa erabiliz. Abenduak 5. Mel ArranzMel Arranz Arte Ederretan graduatuada EHUn. Mexikoko UNAMekin egindako unibertsitate-truke batean, animazioa, ikus-entzunezkoartea eta soinu artea izan zituen ardatz. Erakusketa kolektibo askotan parte hartu du eta zineman eta animazioan egindako lanengatik saritu dute. Berelan artistikoa irakaskuntzarekin uztartzen du. Abenduak 19. Pepo SalazarPepo Salazar artista ezaguna da bere instalazioengatik, formatu handiko eskulturengatik, bideoengatik eta punkarekiko eta abangoardia artistikoekiko interesa islatzen duten objektuengatik. Parisko Palais de Tokyo, Bilboko Guggenheim eta Bartzelonako Fundació Tàpies museoetan egin ditu erakusketak, eta atzerriko galeria garrantzitsuekin kolaboratzen du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak