Arratsaldeak Ezpeletaren Jauregiko patioan

Arratsaldeak Ezpeletaren Jauregiko patioan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Jito Alai frontoia

Noiz

03/08/2020-etik 29/08/2020-era

- Arratsaldeak Ezpeletaren Jauregiko patioan: egitaraua (pdf)Ezpeletaren Jauregiko patioa izanen da, estreinako aldiz, atari zabaleko jardueren eszenatoki berria, musika, zirku eta antzerkiko gau eta ilunabar magikoez gozatzeko, adin guztietako jendeari zuzendutako hogeitik gora ikuskizun eta musika-kontzertu doakoen bidez. Patioak lau ziklo hartuko ditu, abuztuaren 3tik 29ra bitarte. Bertsionatuz zikloa, astelehenetan, 20:00etan; Kale-arteak, astearteetan, baita 20:00etan ere; Udako zinema, asteazkenetan, 22:00etan; Kantu eta hitza, ostegunetan eta 29ko larunbatean, 20:00etan, eta Iruña Ilunabarrean, ostiraletan, bi jardueraz, 19:00etan eta 20:00etan. Flamenko on fire jaialdiko haurrentzako bi ikuskizun ere hartuko ditu abuztuaren 29an eta 30ean 12: 30etan. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Bertsionatuz programa duela zenbait udaz geroztik San Jose plazan egiten zen, eta orain jauregiko patioan eginen da, une honek galdatzen dituen edukiaren kontrola eta segurtasun-neurriak bermatzeko. Zikloak zenbait estilotako musika-kontzertuak barne hartzen ditu, hala nola Funk, Rock & Roll, Soul, Rithm &Blues, etab. Astearteetan, 20:00etan, Antzerkia Patioan eginen da Gayarre Antzokiaren eskutik: adin guztietako ikusleei zuzendutako lau antzezlan arin samar taularatuko dituzte, gai askotarikoak, nafar konpainia baten eta nazioko beste batzuen eskutik. Hainbat istorioz gozatzen ahalko dugu, mundu onirikoak, pasiozkoak, jolas eta fantasiakoak irudikatuz. Antzerki-saio horiek Gayarre Antzokiaren fatxadaren ondoan taularatzen zituzten aurreko udetan, eta aurten Patiora lekualdatu dituzte edukiera kontrolatu beharra dagoelako, betiere atari zabaleko ikuskizunei uko egin gabe. Asteazkenetan, 22:00etan, behin ilunduta, udako zinema-saioak eginen dira: animazioko lau film proiektatuko dituzte familia osoari zuzenduak, horietako hiru gaztelaniaz (Pesadillas 2, Cómo entrenar a tu dragón 3 eta Angry birds 2) eta bat euskaraz (Smallfoot). Saio horiek Civivox sareak atari zabaleko zinema auzoetara hurbiltzeko asmoz hiriko gune ezberdinetan antolatutako programa osoaren parte dira. Hori horrela, gune horretan ez ezik, Salestarren patioan (Txantrea), Milagrosako Civivoxeko patioan eta López frontoian (Iturrama) ere, besteak beste, proiektatuko dituzte filmak abuztuan zehar. Ostegunetan eta abuztuko azken larunbatean euskarazko musika-taldeen kontzertuen txanda da, Kantu eta Hitza programaren barruan. 20:00etan, Estitxu Pinatxo, Tenpora, Thierry Biscary eta Ibil Bedi (hilak 29, larunbata) igoko dira eszenatokira. Kantu eta Hitza programa, duela urte askotik hona, Erraldoien Txokoan egiten da, udaberrian. Aurten, alarma-egoera dela-eta bertan behera geratu ziren aurreikusitako kultur programazio guztiak, eta horregatik, bada, udan eginen da, beste patio batean, Ezpeletaren Jauregikoan, eguraldi ona lagun atari zabalean egin ahal izateko, gauden egoerak eskatzen dituen segurtasun-berme guztiak betez. Azkenik, eta arrazoi berberengatik, Iruña Ilunabarrean programa tokiz aldatu da O-ko Andre Mariaren plazatik Ezpeletaren Jauregiko patiora, ostiraletan, 19:00etan eta 20:00etan. Bertan, lantegi bat eginen dute, eta horren ostean, teknologia, artea zein energia berriztagarriak biltzen dituen ikuskizun bat. Programazio hau conCienciArte-rekin elkarlanean garatua da. ZIKLOAKBertsionatuz (astelehenetan, 20:00etan).
2020/08/03 KOMANDO FUNK.
2020/08/10 CHANGE COVER.
2020/08/17 THE MIRRORBALLS.
2020/08/24 NAKAMA PLANET. Kale-arteak (astearteetan, 20:00etan)
2020/08/04 ORGANIK.
2020/08/11 ROMEO ENMASCARILLADO.
2020/08/18 DISTANS.
2020/08/25 ANTIPASTI. Udako zinema (asteazkenetan, 22:00etan)
2020/08/05 PESADILLAS 2.
2020/08/12 CÓMO ENTRENAR A TU DRAGÓN 3.
2020/08/19 SMALLFOOT (euskaraz).
2020/08/26 ANGRY BIRDS 2. Kantu eta hitza (ostegunetan eta larunbatean, 20:00etan)
2020/08/13 ESTITXU PINATXO.
2020/08/20 TENPORA.
2020/08/27 THIERRY BISCARY.
2020/08/29 (larunbata) IBIL BEDI. Iruña Ilunabarrean (ostiraletan, 19:00 eta 20:00etan)
2020/08/07 LANTEGIA + AMICO ON THE BEACH.
2020/08/14 LANTEGIA + LA MAQUINA Y YO.
2020/08/21 LANTEGIA + JUGANDO CON FUEGO.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak