Armiarma, euskarazko literaturaren sarea

Armiarma, euskarazko literaturaren sarea

Gertaeraren datuak

Antolatu du

armiarma.eus

Non

Susa Argitaletxea

Noiz

13/03/2020-etik 28/03/2020-era

Susa literatura argitaletxeak sortu eta sustatutako ekimena da armiarma. eus, euskarazko literatura maite dutenentzat ezinbesteko erreferentzia. Honako egitasmo hauek biltzen ditu:- Literaturaren zubitegia: sarean idazleei buruz dagoen guztiarekin zubi: aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia. . .
- Literatur emailuak: literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko bloga eta asteroko albistegia.
- basquepoetry. eus (euskal poesiaren ataria): euskal poesia munduari erakusteko leihoa.
- Euskarari ekarriak: Euskarara itzulitako egileen eta obren erreferentziak eta testuak topatzeko tresna duzu webgune hau.
- ipuina. eus: gure literatur generorik zaharrena eta, aldi berean, modernoenaren ataria.
- Liburu elektronikoak (literatura unibertsala eta euskal klasikoak): irakurgailu elektronikoetara egokitutako liburuak, gailura dohainik jaisteko moduan.
- Klasikoen gordailua: literaturako testu klasikoen webgunea. Liburuez gain, baladak, kantak, herri literatura, testu zaharrak. . .
- Bertso eta olerkien hemeroteka: Julen Urkizaren Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografiaren gainean garatutako ekimena.
- Kritiken hemeroteka: euskal literatura modernoko liburuei buruz kaleratu diren kritiken gordailua.
- Literatur aldizkarien gordailua (Ibinagabeitia proiektua): 29 aldizkari eta 6. 000tik gora artikulu digitalizatuta.
- Euskal prentsaren lanak: XIX. mendetik aurrerako egunerokoak eta aldizkako agerkariak: Argia, Eskualduna, Euzkadi. . .
- Euskal lokuzioak sarean (Intza proiektua): euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera.
- Zaldi Ero idazleekin: berrehun argazkiko erakusketa duzu webgune hau, Miel A. Elustondok aurkeztua.
- Teatro testuak: euskarazko hainbat antzezlanen testuen bilduma, Mikel Martinezen webgunean.
- Antzerti: Antzerti aldizkariaren artxiboa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak