Orbeldi Dantza Taldeak aldi baterako azken emanaldia eskaini du Sutegin

Orbeldi Dantza Taldeak aldi baterako azken emanaldia eskaini du Sutegin
Covid19-aren hedapena murrizteko Eusko Jaurlaritzak azaroaren 7an indarrean jarritako neurriek Orbeldi Dantza Taldekoen jarduna eten zuten. Emanaldi profesionaltzat hartu zutelako eskaini ahal izan zuten Korrontzirekin batera, NOAUA! K. E. -ren Kulturaldiko ikuskizuna. Aldi baterako azkena.