Presentación de libro: "Mo. Behi euskaldun baten memoriak" (Pello Varela y Juan Suárez)

Presentación de libro: "Mo. Behi euskaldun baten memoriak" (Pello Varela y Juan Suárez)

Gertaeraren datuak

Non

Arenal

Noiz

04/06/2024

Dentro de la programación de la Feria del Libro de Bilbao 2024. "Mo. Behi euskaldun baten memoriak" eleberri grafikoaren aurkezpena. Bernardo Atxagaren nobelan oinarritutako eleberri grafikoa. MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu? MOren bizitza jasotzen duen Behi euskaldun baten memoriak liburua 1991n argitaratu zen, eta hamarnaka mila irakurle izan ditu harrezkero euskaraz eta beste hainbat hizkuntzetan, euskal literaturako klasiko garaikide bat bihurtzeraino. Oraingoan, estreinakoz, eleberri grafikoan datoz haren memoriak, biziberrituta. Aurkezpenean izango dira:- Bernardo Atxaga
- Juan Suárez, irudigilea
- Pello Varela, gidoilaria
- Lander Majuelo, PamielaJUAN SUÁREZ 1988ko azaroan jaio zen Bogotan. Komikigintzan eta tatuajegintzan aritu da, bi dizplina horietara eramanez Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean Arte Plastikoak ikasi bitartean jasotako ezagutzak.
Kolonbiako Gorgona, Dr. Fausto eta Ficciorama aldizkarietan argitaratu ditu ilustrazio eta komiki-lanak. Bere lehen eleberri grafikoa da hau. PELLO VARELA Gasteizen jaio zen 1960an. Ikus-entzunezkoen munduan, Coja usted el siguiente film laburrarekin (1986) egin zituen lehen urratsak, eta bai Donostiako Zinemaldian eta beste jaialdi batzuetan parte hartu ere. Hurrengo lanak, berriz, Badaezpada: el pez afectuoso (2007), New Yorkeko International Independent Film and Video Festival delakoan parte hartzeko aukera zabaldu zion. Kritikari gisa ere aritu da, eta jardunaldiak, tailerrak eta jaialdiak antolatu ditu. 2004an, Sugeak txoriari begiratzen dionean ipuina pantailara eramateko asmotan zebilela, Bernardo Atxagaren ezaguera egin zuen. Bi hamarkada geroago, berriro elkarrekin dira orrialde hauetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak