Miren Amurizak (idazlea) eta Malen Amenabarrek (ilustratzailea) osatu dute Anastasini Zirkua lana. Bihar, urtarrilak 21, Iruñean aurkeztuko dute lan hori, bi tokitan: 18:00etan, IKA Campion Euskaltegian, eta 19:30ean, Karrikiri Elkartean.
“Anastasini Zirkua liburua 1936ko uztailean hasi zen, Anastasini Zirkua Lodosara iritsi zen egunean. Italiar jatorriko zirkuko kideak Afrikatik etorritako laguntzaileekin batera Espainiara iritsi ziren, eta zirkuko emankizun bakarra egin zuten uztailaren 18an, Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako estatu kolpea gertatu zen egunean. Soldadu frankistek herria hartu eta zirkuko kideak afusilatu zituzten biharamunean, eta horrela bukatu zen zirkua. Liburuak istorio tragiko hori kontatzen du, zeinetan zirkuko animalia eta material guztiak bertan behera geratu ziren”.
Miren Amuriza bertsolaria eta idazlea porrokatua da. Duela gutxi Pleibak (Susa) nobela kaleratu du. “Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako Goi Gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat”….
Malen Amenabar bertsolaria eta artista da. Arte Ederretan graduaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun ilustrazioa, kartelgintza eta animazioa lantzen ditu. Txakur Gorria sormen kolektiboaren sortzailea eta partaidea da.
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.