Bilbao Musika Eskola Telebista, YouTuben

Bilbao Musika Eskola Telebista, YouTuben

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Bilbao Musika - La Galera

Noiz

23/04/2020-etik 31/05/2020-era

Martxoaren 12an Bilboko Udal Musika Eskolak aurrez aurreko jarduera oro etetea erabaki zuen COVID-19k eragindako osasun larrialdia zela eta. Harrezkero, maila guztietako ikasle zein irakasleak koronabirusaren pandemiak inposatutako konfinamendura egokitu behar izan dira. Denbora honetan, zuzendaritza eta irakasleak ikasleekin harremanetan egoten saiatu dira, ahal den neurrian eskolak ematen jarraitzeko. Zentzu honetan, eskola presentzialetara noiz itzul daitekeen jakiterik ez dagoenez, Bilbao Musika Eskolak hainbat neurri hartu ditu, ikasle guztiak ikasten jarraitu ahal izan dezaten, murrizketak gorabehera. Ekimen aipagarrienetako bat YouTuben BilbaoMusika Eskola Telebista abian jartzea izan da. Kanal honetan, aldian-aldian, hezkuntza-edukiak, ikasleen entzunaldiak eta eskolako hezkuntza komunitatearentzat interesgarriak diren beste gai batzuk argitaratuko dira. Era berean, Bilbao Musika Eskolak ikasgela birtual bat ere ireki du, estranetaren bidez eskuragarri; bertan, eskolako ikasleek ikasgai bakoitzerako material didaktikoa aurkitu ahal dute, baita kontsultak egiteko irakasleen helbide elektronikoak ere. Bestalde, gogoratu beharra dago 2020-2021 ikasturterako matrikula oraindik berritu ez duten egungo ikasleentzat, extranetaren bidez matrikula berritzeko epea apirilaren 24an (ostirala) bukatzen dela. Ikasle berrien eskaerei dagokienez, epea apirilaren 20tik maiatzaren 17ra artekoa da, 14:00ak arte. Zozketaren emaitzak eskolako iragarki-taulan eta www. bilbaomusika. eus webgunean publikatuko dira ekainaren 8an, 09:00etik aurrera. Matrikula baliabide telematikoen bidez egiteko zailtasunak dituzten erabiltzaileei laguntzeko edota Bilbao Musika Eskolaren jarduerekin lotutako bestelako zalantzak argitzeko, telefono bidezko arreta-zerbitzuak zabalik jarraitzen du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Erabiltzaileek Bilbao Musikaren atarian (www. bilbaomusika. eus) 2020-2021 ikasturteko ikastaroen inguruko informazio gehiago aurkitu dezakete.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak