Miguel Villar Quartet

Miguel Villar Quartet

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Errekaldeko Udaltegia

Noiz

05/03/2021

Bilbao Distrito Jazz 2021 programaren baitan. Miguel ‘Pintxo’ Villar, saxo tenorra; Toni Saigi, pianoa; Oriol Roca, bateria; eta Marc Cuevas, kontrabaxua.

Miguel Villar-ek luxuzko laukote bat aurkezten du, honako hauek osatua: Toni Saigi, piano-jole gazte eta bikaina; Marc Cuevas, eszenako kontrabaxu-jotzaile sendo eta geldiezinetako bat; eta Oriol Roca, bateria jotzaile irudimentsua eta pertsonala.

Lotura horren emaitza emotibitatez, dinamismoz eta harriduraz betetako zuzeneko bat da, non musikari bakoitzak bere ikuspegi musikala adierazten duen, konplexurik gabe eta askatasunez. Gainera, elkartze horretatik 'Apátrida' atera zen, 2019an argitaratutako diskoa.

Taldeak Miguel Villarren konposizio fresko eta sakonenak interpretatzen ditu, sormena eta kideen arteko lotura sortzen uzteko tresna gidariak direnak. Hainbat talde dituzten musikari hauen artean urteetan zehar egindako grabazio eta emanaldi ugariek, euren arteko afinitate musikala baieztatzen dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak