"Zinema hedatua: Bueltaka gabiltza eta suak kontsumitzen gaitu"

"Zinema hedatua: Bueltaka gabiltza eta suak kontsumitzen gaitu"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eu

Non

Tabakalera

Noiz

22/02/2020

Lantegi trinko hau Hirikilabsen, EQZEren, Tabakalerako zinema-arloaren eta Sabadell bankuaren laguntzarekin lan egiten duen Zinema eta teknologiako lantaldeak proposatutako Zinema hedatuaren inguruko esperimentuen programaren parte da. Lehen saio honetan, ikus-entzunezko pieza kolektibo bat sortzeko espazio egokia diseinatuko dugu hainbat lengoaia esploratzeko; horretarako, materialak eskuratu eta formatuak ikertuko ditugu proiekzioen, irakurketen eta performanceen bidez. Istripuaren, aldaketaren eta sortze-prozesuan gertatzen diren zirkunstantzia desberdinen aldeko pieza bat sortzean datza proposamena, ikasteko modu gisa. Tailerra Zine_lab laborategi ireki eta parte-hartzaileak emango du. Proiekzio-plataforma gisa lan egiten du Zine_lab-ek, ekoizpen zinematografikorako hurbilketa desberdinetan interesa duten belaunaldi berriak bultzatzeko helburuarekin. Maite Alonsok eta Unai Ruizek sortutako proiektu honek teknologia analogikoaren eta digitaren arteko sinergiak bilatzea du helburu, super 8 eta 16 mm-ko filmen sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko bidean, prozesu osoa garatuz, digitalizatuz eta editatuz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak