Kutxa Kultur Ilunabarrak, Chillida Lekun: Serrulla

Kutxa Kultur Ilunabarrak, Chillida Lekun: Serrulla

Gertaeraren datuak

Antolatu du

museochillidaleku.com

Non

Chillida Leku

Noiz

04/07/2020

Kutxa Kultur Ilunabarrak Chillida Lekun ekimenaren baitan. Iñigo Serrulla 1995ean jaiotako musikari eta konpositore donostiarra da. Hamasei urterekin hartu zuen eskutan bere lehenengo gitarra eta YouTubeko bideoetan ikusitakoa imitatuz eta errepikatuz beharrezko tresnak bereganatu zituen bere musika propioa sortu ahal izateko. Pixkanaka, musika elektronikoarekiko zuen interesak gora egin du, baita musika mota honek dagoeneko ezagunak zituen estiloetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko gogoetak ere. Momentu honetan, 2018ko martxoan SERRULLAren izenpean argitaratuko den bere lehenengo lanaren ekoizpenean dabil murgilduta. Iñigo Serrullaren talde-kide dira; Andoni Etxebeste Arriandiaga, Mikel Alonso Sainz eta Sergio Villar.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak