Geroa eta erroa

Geroa eta erroa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

11/11/2020

Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak…? Dokumentalak Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora. Nekazaritza lanak lehen eta orain, generoaren araberako lan banaketa, kontsumo ohiturak,ekoizpen ereduak, nekazaritzaren transmisioaren etena, emakume baserritarren eskubideak, errenta duina izateko borroka, erreleboa… Hainbat bizipen eta korapilo, hainbat kezka eta galdera, emakume baserritarren ahotik, erroa jasoz eta geroa irudikatu nahirik. Elkarren zaintzaren eta lur planetaren zaintza beharra inoiz baino ageriago geratu zaizkigu pandemia garaiotan. Lurrari lotutako eta hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorra landu izan dutenedota lantzen duten emakumeak dira, hain zuzen ere, dokumental honetako protagonistak. Jarduera honek etena eta agroindustriaren erasoeta akaparamendu bortitza jasan ditu. Eta, hala ere, emakumeei esker iraun du eta bizitzari eutsi diote. Dokumental honen grabaketak 2018ko udan egin genituen; lana bera 2019ko udazkenean amaitu genuen eta hainbat herri eta auzotan aurkezten hasi ginen. - Iraupena: 30 minutu.
- Proiektuaren ideia, elkarrizketak eta gidoia: Baserritik Mundura ikastaldiko Sorginatxurrak lantaldeko kideak (Vane Calvo, Nadia Ayuso, Zuriñe Perales, Ane Gorosabel, Mirene Begiristain eta Maribi Ugarteburu).
- Dokumentalaren errealizazioa eta muntaia: Itziar Bastarrika eta Ainhoa Olaso.
- Musika: Ines Osinaga eta Lorea Argarate.
- Animazioak: Susana Martin Somoza (Prinsoup)
- Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia
- Egilea(k): SorginatxurrakAurkezpenera dokumentalaren egileetako bi eta protagonistetako bat etorriko dira:- Ane Gorosabel Monge, nekazaria (Elkoro baserria, Bergara, Gipuzkoa) eta Maribi Ugarteburu Markuerkiaga, nekazaria (Goiogane baserria, Amoroto, Bizkaia).
- Arantza Arrien Goitiandia, nekazaria eta EHNE-Bizkaia sindikatuan urte asko jardun izandakoa. Izatez Bizkaiko Aulesti herrikoa da, baina urteak dira Arabako Ozaetan bizi dela. OHARRAK:Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak