"Las que limpian"

"Las que limpian"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

amurrio.eus

Non

Amurrio Antzokia

Noiz

13/04/2024

Ateko eskutokian kartel bat dago zintzilikatuta: “Mesedez, jaso logela”. Hondartzatik itzulitakoan, oheak eginda daude, eskuoihalak aldatuta eta bainugela garbi-garbi. Garbitzen dutenak dira, langileak prekaritatera bultzatzen duen turismo-sistema bat bizkar gainean daramaten ikusezinak. Komedia garratz honek hoteletako pisu-zerbitzariek lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko egindako borroka antolatuari buruz hitz egiten du. Haien aurrean, hotel-kateen jabeen diru nahia dago.

Ikuskizun berri honetan, A Panadaría konpainia galiziarraren sortzaileek beren buruari galdetzen diote ea posible den lan honek duen balioa handitzea edota generotik aldentzea, turismo iraunkorrik ba ote dagoen edo garbitzailearen etxea nork garbitzen duen.

2019an “Elisa y Marcela” sarituarekin gure artean izan eta gero, A Panadería gurera itzuliko da lan berria aurkeztera. Geletako zerbitzarien borrokari buruzkoa da, lan-ingurunean esplotazioa,osasun-arloan abandonua eta generoagatiko eta gizarte-mailagatiko hainbat indarkeria pairatzen dituzten turismo-sektoreko langile emakumezkoei buruzkoa.

A Panadaría eta Zentro Dramtiko Nazionalaren arteko koprodukzioa. 90 minutu   Fitxa artistikoa- Egilea: Areta Bolado, Noelia Castro y Ailén Kendelman.
- Zuzendaritza eta antzezleak: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman.
- Eszenografia: Beatriz de Vega.
- Jantziak: Esther Quintas.
- Argiak: Del Ruiz.
- Musika: Ailén Kendelman.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak