Euskal Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketa

Euskal  Emakume  Argazkilari  Berrien  Lehiaketa
Barakaldo Argazki Festibalak (BAFFEST), Euskal Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketaren 5. edizioaren deialdia egin du. Lehiaketa honen helburua euskal artisten sorkuntza sustatzea eta ikusaraztea da. Martxoaren 15ean amaituko da proposamenak aurkezteko epea.

Deialdia, argazkilari eta artista bisualei zuzenduta dago, baina Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo bertan jaio diren adin nagusiko egile berriek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Edozein gai, teknika eta argazki-diziplinarekin eginiko lanak aurkeztuko dira.
Lanekin batera, biografia, aurkeztu beharreko proiektuaren izenburua eta deskribapena, proiektuaren irudiak eta egilearen informazioa (izena, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa eta webgunea) bidaliko dira.

Nagore Legarretak koordinatutako epaimahai batek, BAFFEST 2020 argazki lehiaketan parte hartuko duten 8 finalistak aukeratuko ditu. Egile horiek lana aurkeztu ahal izango dute bai digitalki proiektatuz, bai bideokamera baten bidez proiektatuko den euskarri fisiko bat erakutsiz.
Lehiaketako irabazleak bakarkako erakusketa batekin parte hartuko du 2021eko edizioan. Halaber, 300€ jasoko ditu ordainsari gisa.

Euskal Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketa horren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.