Macarena Recuerda: "¡AY! ¡YA!"

Macarena Recuerda: "¡AY! ¡YA!"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

29/12/2020-etik 30/12/2020-era

Macarena Recuerda Shepherd-ek "¡AY! ¡YA!" aurkeztuko du familiei zuzendutako dantza performatiboko obra. Irudimenak iradokita edo ikusmenaren engainuak eraginda, errealitatea hainbat modutan hautematera daraman ilusioa. "¡AY! ¡YA!" begiradari buruzko ariketa da. Pertsona bakoitzak bere buruaz duen irudia beste irudi bat bihurtzen denean sortzen den ilusio hori biderkatu egiten da edo forma ezinezkoak hartzen ditu. Hainbat gorputz-adar dituzten gorputzak, osatugabeak, eraldagarriak eta moldagarriak. Artistak azaltzen duenez, «ilusioak, efektu horrek agerian uzten du gure begiak ez direla gertatzen den guztia grabatzen duten bideo-kamerak; aitzitik, gure garuna da interpretatu eta berregiten duena zentzumenek ematen diguten informazioa». MACARENA RECUERDA SHEPHERD. Artista bisuala eta dantzaria. Hainbat proiektu egin ditu Txalo Toloza, Amalia, Fernández, Amanda Pola eta Vicente Arlandis artistekin elkarlanean. 2008an sortzaile berrien Colectivo Estraperlo plataforma sortu zuen. Hona hemen haren lanak: Haren piezak: That?s the story of my life (2010), Greenwich Art Show (2012), Whose are those eyes (2013), El Experimento Ganzfeld (2015), Collage y Acción (2016), ¡AY! ¡YA! (2018). FITXA ARTISTIKOA- Antzezleak: Idurre Azkue eta Macarena Recuerda Shepherd
- Egileak: Idurre Azkue, Alberto de la Hoz, Macarena Recuerda Shepherd eta Sofía Asencioren laguntzaz  
- Zuzendaria: Macarena Recuerda Shepherd
- Eszenografia: Macarena Recuerda Shepherd
- Jantziak: H-intercalada
- Musika (Soinu-banda): Alberto de la Hoz
- Argiztapena: Conrado Parodi
- Ekoizpena: ANTIC TEATRE.  
- Con el apoyo de: GREC Festival de Barcelona, Festival BAD de Bilbao, El Graner - Mercat de les Flors, Sala Baratza, La Fundición Bilbao eta Histeriak PYRENART mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren proiektu onuraduna, INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren barruan, POCTEFA 2014 2020 - Eskualdeen Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak