Irakurle taldea: "Familiako lexikoa", Natalia Ginzburg
Gertaeraren datuak
Antolatu du
katakrak.net
Non
Katakrak Liburuak
Noiz
15/03/2024
Hau da Natalia Ginzburgen libururik intimoena. Bere familiako lexikoa du oinarri, azalean behintzat. Familiako hitzek, esaldiek eta esaerek gogora ekartzen dizkioten gertaerak kontatuko ditu. Bere familia-kronika osatzen duten lehengaiak, hots, heriotzak, jaiotzak edo maitasunak erabiliz, azalduko ditu Natalia Ginzburgek faxismoaren gorakada, Bigarren Mundu Gerra, hala nola Levi familiaren eta haren lagunen gorabeherak. Hitz propioek ekartzen dizkioten oroitzapenen bidez biziaraziko du bere familiako giroa, baita XX. mendeko Italiakoa ere.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.