"Enkarguz! Sormenaren ibaian"

"Enkarguz! Sormenaren ibaian"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ametx.eus

Non

Zelaieta Zentroa

Noiz

06/02/2020

Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute. Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez sormenaren urratsak argiago jarraitzeko. Helburua, kolorea, tonua. . . lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, Amorebieta-Etxanoko jaiei helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratzeko. Enkargu guztiek, baina, badute bere erantzunkizuna. . . eta arriskua ere bai! Sormen prozesu batean une emankorrak eta idorrak izan direlako, ibaiaren ubidean bezala, itsasoratu arte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak