"Ozen pentsatuz" tailerra, Rosa Casadorekin

"Ozen pentsatuz" tailerra, Rosa Casadorekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dantzanbilaka.org

Noiz

11/10/2024-etik 13/10/2024-era

2024ko urriaren 11, 12, 13.
Ordutegia: Ostirala 16:00 – 18:00 / Larunbata 12:00 – 14:00 / Igandea 12:00 – 14:00.
ARTIUM MUSEOA. IZEN-EMATEA (15€) urriaren 9ra arte info@addedantza. org helbidean. "Ozen pentsatuz, geure burua eta gainontzekoak entzun ditzakegu. Pentsatzen dudana entzutean, aldatu egiten da airearen hezetasunagatik, eta besteek entzuten dutelako. Beharbada hori, topaketa hori, leku ona litzateke bizitakoa gogoratzeko, egindakoa birpentsatzeko eta irudikatutakoa berridazteko. Denboran elkarrekin bidaiatzeko gonbidapena da tailer hau, sorkuntza prozesuan gertatzen diren aldaketa txikietan eta ia ohartezinak diren mudatzeetan arreta jarriz. Iparrorratz-praktikak garatzea da asmoa, laguntza izan dadin gure burua kokatzeko, zer egin dugun eta zer egiten ari garen kontatzeko eta nondik eta norantz egiten dugun antzemateko edo aurkitzeko". 1. eguna: Irakurketa praktika bat. 2. eguna: Praktika bat museo osoan zehar. 3. eguna: Taldeko berridazketa praktika bat. Rosa CasadoArtista-ikerlaria. Bere lanak praktika performatiboekin erlazionatutako gaietan jartzen du arreta, praktika espazialetan, ekologian eta gizatiarraren-ez gizatiarraren elkarrekiko performatibitatean. Ekitaldi performatibo eta eszenikoa "leku" modura ulertuta, azken urteetan "lekuaren zentzu zabaldua" sortzeko aukera ikertzen du, proposamen eszeniko eta esku-hartze artistikoen bidez. Mike Brookes artistarekin elkarlanean, mundu zabalean aurkeztu diren hogeitik gora proiektu sortu ditu. Doktorea da Performance Garaikidean eta Praktika Espazialetan, eta ikerketa, pedagogia eta bidelaguntza proiektuetan parte hartzen du sarri. Erromako Espainiako Akademiako Arte Eszenikoen bekadun izan da, eta Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao-ko ikertzaile AZ kidea da egun.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak