Jon Urrutia trío

Jon Urrutia trío

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Begoñako Udaltegia

Noiz

21/02/2020

Bilbao Distrito Jazz 2020ren barruan. Otsailaren 21ean, agertokia Begoñako Udaltegia izango da. Bertan, Jon Urrutia piano jotzaile eta konpositorea buru den hirukote berriaren aurkezpena egingo da. 2019an, "Panama Papers" bere bosgarren lan diskografikoa argitaratu eta BBK JAZZ 2019 Sarietan Euskal Musikari Onenaren Saria jaso ondoren, Jon Urrutia piano jotzaile bilbotarrak, tradizioa eta modernismoa uztartzen dituen hirukote berezia aurkeztuko du. Konposizioaren eta inprobisazioaren arteko balantzea, eta hiru instrumentisten (berarekin batera Eric Surmenian kontrabaxu jotzailea eta Borja Barrueta bateria jotzailea) ezaugarriak erakusteko sortutako errepertorioarekin. Jon Urrutia: pianoa
Eric Surmenian: kontrabaxua
Borja Barrueta: bateria

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak