Urritik aurrera makina bat antzerki-tailer, Bilbon

Urritik  aurrera  makina  bat  antzerki-tailer,  Bilbon
BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzerki-tailerrak abiatuko ditu ikasturte berriari begira. Izena emateko epea irailaren 14tik 30era bitartekoa izango da.

Urritik aurrera abian jarriko diren tailerrak honakoak izango dira: bi antzerki-tailer gazte eta haurrentzat, eta bi prestakuntza eta sorkuntza eszenikoko tailer helduentzat.
Nuria M. Cresek emango du gaztelaniaz eta Maria Urcelayk euskaraz. Astelehenetan (euskaraz) eta asteazkenetan (gaztelaniaz) izango dira, 19:30etik 21:30era.
Helduentzako prestakuntzak bi eremu landuko ditu: aktore-lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa…) eta sorkuntza-lana (inprobisazioa, espazioaren definizioa edo ideien bilaketa).

Haur, gazte eta helduek www. bilbao. eus webgunearen bidez eman dezakete izena.

Une hauetako osasun arazoak kontuan hartuta, ikastaroak hasierako plaza-kopuruarekin eskainiko dira, baina osasun-agintariek hala erabakiz gero, mugitu edo eten ahal izango dira. Aurrez aurreko tailerrak bertan behera utziz gero, on line egiten jarraituko da.

Ekimenaren gaineko datu guztiak, hemen