Festival punk por streaming

Festival punk por streaming

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Entzun

Non

Sala Jimmy Jazz

Noiz

23/05/2020-etik 06/06/2020-era

Maiatzaren 23an L’Estraperlo aretoan ariko dira, eta ekainaren 6an Jimmy Jazzen. Ikus-entzulerik gabeko kontzertuak izango dira, baina Facebook bidez jarraitu ahal izango dira. Nazioarteko punk taldeetan espezialdutako HFMN kontratazio agentziak eta Badalonako L’Estraperlo aretoak streaming bidez jarraitu ahal izango den aurreneko punk jaialdia antolatu du. Covid19 krisialdiak zapuztu zuen Fem d’aquí festibalaren inguruan egosi da hitzordu berri hau.

Crim, La Inquisición eta Deadyard taldeak Badalonako aretoan ariko dira maiatzaren 23an. Eta ekainaren 6an Gasteizko Jimmy Jazzek hartuko du lekukoa, Arkada Zozial eta oraindik konfirmatzeke dauden beste zenbait taldeekin. Tokian bertan ez da ikus-entzulerik egongo, baina streaming bidez emitituko dituzte kontzertuak Estraperlo, Jimmy Jazz nahiz RedStar aretoen Facebook profiletan; baita Gasteiz Calling eta Barna’n’roll festibalen profiletan ere; edo Talco eta Crim taldeen kontuetan, baita RockZone hedabidearen plataforma digitaletan ere.

Musikarien eta zaleen arteko interakzioa bermatzeko saiakera berezia egingo dutela iragarri dute. Hala, aurreratu dutenez, ikus-entzuleek taldekideei galderak bidaltzeko aukera izango dute, eta sorpresak ere izango direla baieztatu dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak