GENERO ETA PERFORMANCE LABORATEGIA

GENERO ETA PERFORMANCE LABORATEGIA

Gertaeraren datuak

Non

BAI (Bizkaiko Antzerki Ikastegia)

Noiz

16/10/2024-etik 28/05/2025-era

Genero eta performance laborategia jolaserako, esperimentaziorako, sorkuntza eszenikorako eta plazererako gunea da, eta tradizio eszenikoan aitortutako genero-arauetatik ihes egiten saiatzen da. Aniztasunaren kudeaketa, identitate-eraikuntzak, genero-aniztasuna, berdintasuna eta desberdintasunaren kudeaketa izango dira ikaskuntza kolektiboko prozesu hori argitu eta lagunduko duten gaiak. Antzerki-tekniken, entrenamenduaren, ikerketa eszenikoaren eta jolasaren bidez, publiko batekin partekatu daitezkeen material eszenikoak eraikitzen saiatuko gara, eta eszena propio bat sortuko dugu, LGTBQ+ imaginario transfeministak askatzeko. Arte eszenikoetako interpreteei, eta beste diziplina artistiko batzuetako ikasleei, aktibistei edo genero-ikuspegidun sorkuntza eszenikoaren inguruan interesa duten eta konpromisoa hartzeko prest dauden pertsona guztiei zuzenduta dago. Asteazkenero, urritik maiatzera, 19:00etatik 21:30era, BAI n. Ikastaro osoaren prezioa: 420 euro. (Hainbat deskontu aplika daitezke)Amaia Bono Jiménez (Gasteiz, 1989) Arte Dramatikoko ikasketak (TAE. Gasteiz), Gizarte Hezkuntzan graduatua, UNEDen, Praktika Eszenikoko eta Ikusizko Kulturako Masterram UCLMn eta NUPen Generoan eta Ikasketa Kulturaletan aditua da, Save The Children edo Amnistia Internazionala bezalako erakundeetan Arte Eszenikoen bidez gizartea eraldatzeko proiektuak koordinatu izan ditu. Gaur egun, eszenarako ekoizpen/sorkuntza/ikerketa metodo konbentzionalak zalantzan jarriko dituzten lengoaia eszeniko berrien bilaketan jartzen du arreta.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak