"Almazenean"

"Almazenean"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)

Noiz

26/08/2024-etik 28/08/2024-era

Oharra

 Lan honen gaztelerazko bertsioa abuztuaren 12tik 14ra antzeztuko da. Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. . . Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarraren komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen 2003an. Aktoreak: Zuhaitz Gurrutxaga, Iker Galartza. Egilea: David Desola. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak