"Las canciones"

"Las canciones"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatrobarakaldo.com

Non

Barakaldo Antzokia

Noiz

08/02/2020

Estrenaldia Euskadin13-26 urte: %50 deskontua. Jaio aurretik gauzak entzuten ari ginela dirudi. Denborarekin, hitz bihurtzen joan ziren batzuk. Esaten eta errepikatzen ikasi genituen hitzak, noizbait musika izan zirela ahaztu arte. Zorionez, abestu ere egiten dugu. Eta kantatzen dugunean gorputzak gogoratzen du hitzetan zerbait gehiago dagoela ideia batzuk ezpainetan baino. Horregatik laguntzen dizkigute kantuak. Misterio hori gogoratzeko. Jaio aurretik ezagutzen duguna. Denetan dagoen musikarena. Chéjoven Tres Hermanas lanak hezurdura gisa balio izan du Messiezen lan horretarako. Izan ere, antzerkigile errusiarra gure egunotako egile asko baino garaikideagoa da; bertan antzerkigintzako matrizeak daude, eta haren testuek gorputza eta publikoa eskatzen dute. Las Canciones-en, pertsona talde bat biltzen da hainbat musika entzuteko. Eta hasiera batean egintza kaltegabea zirudiena –abestiak entzuten eta abesten ari den jende-talde bat –, azkenean denak eraldatzen ditu. - Testua: Pablo Messiez, a partir de personajes y situaciones de las obras de Antón Chéjov
- Zuzendaritz: Pablo Messiez
- Antzezleak: Javier Ballesteros, Carlota Gaviño, Rebeca Hernando, José Juan Rodríguez, Iñigo Rodríguez-Claro, Joan Solé, Mikele Urroz

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak