UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "56ko belaunaldia, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi"

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "56ko belaunaldia, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.uik.eus

Non

Carlos Santamaría Zentroa

Noiz

29/07/2024-etik 30/07/2024-era

Aurrez aurre eta online. Euskaraz, aldibereko itzulpenik gabe. Bere iragana ezagutzen ez duen herri batek ezin du etorkizunik eduki eta, hortik abiaturik, Uda Ikastaro honen helburua Euskal Herriaren bilakaeran esanahi berezia izan duen garai bati behatzea da. Berau 1956ko belaunaldiaren garaia da, modu zabal eta malguan ulertu behar dena, non Jakin taldeak orokorrean eta, horren baitan, Joxe Azurmendik bereziki aparteko garrantzia duten. Horiek denek, beste batzuekin batera, euskal hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren aldeko ekosistema moduko bat osatu zuten, zeinaren ondorio onuragarriak gaurdaino ere iritsi diren. Uda Ikastaro hau, preseski, Joxe Azurmendi Katedrak antolatu du, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin sortutako Katedrak. Hauxe da beraren helburu nagusia: "Joxe Azurmendiren eta 1956ko belaunaldiko kideen obra eta pentsamendua ikertzea, ustiatzea eta transmititzea" eta "euskal pentsamenduak eta euskal gizarteak bere garapenerako behar duten masa kritikoa indartzea". Katedraren helburu horren haritik ulertu behar da, preseski, gure Ikastaroaren azken asmoa ere. Aurrean dugun erronka, orokorrean esanda, euskal pentsamendua garatzen joatea da eta, esan bezala, horretarako ezinbestekoa da pentsamendu horren historia aztertzea eta ezagutzea. Alde askotatik begiratuta, 1956ko urtea berezia izan zen: gogora ditzagun, adibidez, orduan ospatutako Arantzazuko “Euskaltzaleen Biltzarra” edota Parisko “Euskal Batzar Orokorra”. Hori horrela, abiapuntu gisa urte hori hartuz, baina horretan geratu gabe, Ikastaro honen helburua hau da: garai horretan euskararen herriari begira jorratutakoa gogora ekartzea. HelburuakOrokorrean 1956ko belaunaldiak euskal hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren garapenaren alde egindakoak ezagutzea. 1956tik aurrera Jakin taldeak eta Joxe Azurmendik euskal kultura eta pentsamendua sustatzeko egin dituztenak gogora ekartzea. Euskaldunon etorkizunari begira 1956ko garaiak izan duen garrantzia ulertzeko informazioa eta baliabideak eskaintzea. 1956ko testuinguruan literaturaren bitartez transmitituriko pentsamendua ulertzea eta aztertzea. Jarduera nori zuzendutaPubliko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
Profesionalak- Informazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak