"LA LUCHA POR LA VIDA"

"LA LUCHA POR LA VIDA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

12/04/2025


Arriaga Antzokiak 2023ko otsailean estreinatu zuen La lucha por la vida ekoizpen propioa, oraingoan Madrilgo Teatro Españolekin koprodukzioan egina. Kritika bikainak eskaini dizkion bira politaren ondoren, etxera itzuli da, azken emanaldia eskaintzeko. Gainera, Ramon Barea zuzendariak egindako doikuntzei eta biran lortutako eskarmentuari esker, egoera bikainean iritsi da Bilbora, antzerki biribil gisa.

La lucha por la vida antzerkiaren muntaiak kutsu brechtiarrak ditu, Baroja baitu eredu. Aitzindari bat da. Estilo ez naturalisten nahasketa bat, vaudeville-, zarzuela-, melodrama- eta esperpento-ukituak dituena, baliatzen du aurkezpenerako, eta, horrela, pertsonaiak eta haien gorabeherak behar besteko distantziarekin aztertzeko. Erritmo zinematografikoa darabil, batere manikeoa ez den antzerki-narrazio bat egiteko, eta ez digu heroiarekin enpatia izaten uzten; izan ere, heroia ez da eredugarria, ezta bere patuaren jabea ere, eta politikoki zuzenak ez diren erabakiak hartu behar ditu askotan. Ikuslea pertsonaiei aktiboki behatzeko estutasunean jartzen du antzezlanak, ikuskizunak izaki ugari hartzen baititu barne, aktoreen joko oso azkar batean. Hamar antzezle ia 100 pertsonaiarentzat. Sartu eta ikusi… azkena da eta!

 Moldaketa: José Ramón Fernández.
Zuzendaritza: Ramón Barea.
Antzezleak: Ramón Barea, Aitor Fernandino, Olatz Ganboa, Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Sandra Ortueta, Alfonso Torregrosa, Leire Ormazabal, Diego Pérez eta Arnatz Puertas.
Espazio eszenikoa: Jose Ibarrola.
Argiztapena: David Alcorta.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Soinu-espazioa: Adrián García de los Ojos.
Ikus-entzunezkoak: Ibon Aguirre.
Tresnak: María Casanueva.
Zuzendariaren laguntzailea: Nagore Navarro.
Produkzio-koordinatzailea: Leire Orbe.
Birako produkzioa eta errejidoretza: Eider Zaballa.
Produkzioa: Teatro Arriaga.
Koprodukzioa: Teatro Español.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak