Filmazpit: "Inmigrazioa film laburrean" bilduma

Filmazpit: "Inmigrazioa film laburrean" bilduma

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

01/12/2020

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko. Inmigrazioa film laburrean

Udazkeneko azken saioan 5 film laburrez osatutako bilduma izango dugu ikusgai, Inmigrazioa film laburrean.

- Aïssa
- Bahar Im Wunderland
- Einspruch VI
- Rétention
- Se Taire

Arrazoi ezberdinengatik eurena ez den herrialde batera modu batean edo bestean iritsitako gizon eta emakumeak dira bilduma osatzen duten bost film labur hauen protagonistak.

Bizitza berri bat hasi nahi dute baina koiuntura eta klase politikoa eta legegileek ezarritako arau zorrotzekin topo egingo dute herri-hartzaileetan, klandestinitatea, mehatxua, bortxa, esplotazioa edota legearen babesetik kanpo biziraun behar izatearen ondorioetara gerturatuz.

- Hizkuntzak: frantsesa, alemana eta persiera euskarazko azpitituluekin
- Iraupena: 62’
- Gaia: oinarrizko giza eskubideen urraketa

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

1. Bibe plataforman
2. Telefonoz eskatuta (615. 986. 832), 10:00etatik 12:00etara
3. oihaneder@oihaneder. eus helbidera idatzita: *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
4. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
5. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak