Alex Belaustegi, TECNALIAko lehendakari berria

 Alex Belaustegi, TECNALIAko lehendakari berria
Belaustegi 2016. urteaz geroztik zentroko lehendakariordea izan da, eta datozen lau urteetarako karguari ekingo dio. Horrela, Emiliano López Atxurra ordezkatuko du, zeinak bere agintaldia amaitu du. 

Izendapenean, Belaustegik adierazi duenez, “Ingeteam Taldetik ilusioz eta erantzukizunez onartzen dugu TECNALIAaren lehendakaritza. Erronka handia dugu aurrean: gure herrialdearen garapen teknologiko eta industrialari laguntzea guztiontzat oso zailak diren une hauetan. Laguntzeko garaia da eta TECNALIAk gure enpresen arazoei irtenbideak emateko unea; eta, inoiz baino gehiago, I+G+Bn inbersioa palanka modura erabiltzen jarraitu behar da, gure Gizartearen BPGaren hazkunde bihurtzeko modu iraunkor batean”.

Industria-ingeniari elektrikoa da eta nazioarteko MBA bat du. EEEn (Energiaren Euskal Erakundea) eta SENER ingeniaritzan egin zuen lan. Gaur egun, Ingeteam-eko Garapen Korporatiboko zuzendaria da, non 2002an ekin zion bere ibilbide profesionalari Lehendakaritzako Staff gisa eta Ingeteam Taldeko I+G Batzordeko kide gisa. 2004an, Indar Electric-eko sektore eolikorako Produktuen Arduradun tekniko gisa hasi zen lanean, eta, azkenean Taldearen barruan, Head Division Indar-eko CEO izendatu zuten.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz